Aterkia atera dute Estibalizen

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 08:58

Hitzorduari ez diote huts egin ehunka arabarrek. Argazkia: AFA

Estibalizko santutegian atzo egindako ospakizunak amaiera jarri die aurtengo jaiei.

Atzo Estibalizen ospatutako egunarekin amaiera eman diete aurtengo Arabako jaiei. Estibalizko santutegian eta inguruetan goizeko bederatzietan hasi dira festa egunari lotutako jardunak, arratsaldera arte. Aurten aterkia atera behar izan dute erromesek.

Ohi bezala, aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa egin dute —XXIX. ediziora iritsi da aurten—, eta, bosgarrenez, kalte ordainen azoka ospatu dute. Horiekin batera izan dira ere Arabako patataren XXX. sukaldaritza lehiaketa, eta herri kirolen erakustaldia, aizkolari eta harri jasotzaileekin.  

Hainbat ordezkari instituzional egon dira bertan, bai elizkizunean zein azokan zehar; tartean, Nerea Melgosa sailburua eta Irma Basterra Batzar Nagusien lehendakaria.

Estibalizko kalte ordainen edo desagrabioen ospakizuna 1.000 urtearen bueltan hasi zen. XVI. mendean idatzitako agiri batean esaten denez, adituek aipamen horren gaineko zalantzak dituzten arren. Borroka arautuaren bitartez auziak ebazteko modua zen, eta nahiko ohikoa zen Erdi Aroan. Erdi Aroko Araba elkarteak berreskuratu du ospakizun hori, gaia testuinguruan jarrita.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide