Eskola publikoaren jaiaren abestia aurkeztu dute

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 12:57

Publikoa ai do izena du Jon Maiak idatzitako eta Kau Kori Kura taldeak musikatutako abestiak.

Arabako eskola publikoek hitzordu bikoitza izango dute ekaineko lehen asteburuan. Batetik, ekainaren 1ean Arabako Errioxako Eskola Publikoaren lehen jaia egingo dute. Hurrengo egunean, gainera, Ordizian izango dute bigarren hitzordua, bertan egingo baita aurtengo Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia.

Egun hori gidatuko duen abestia eta bideoa aurkeztu ditu gaur EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak. Publikoa ai do da abestiaren leloa, eta Jon Maiak idatzitako letrak "metafora meteorologikoa" egin nahi izan duela azaldu du elkarteak. Kau Kori Kura taldeak ondu du musika.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide