Moredarako kartelgile bila dabiltza

Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 06:00

Urte bakoitzean eskualdeko herri desberdin batean egiten dute uzta ozpatzeko jaia. Argazkia: IREKIA

Aurtengo Mahats-bilketaren Jaia iragarriko duen kartel lehiaketa maiatzaren 17ra arte egongo da irekita.

Irailaren 15ean Moredan ospatuko den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren 29. ediziorako kartel bila ari da Arabako Errioxako Kuadrilla.

Erakunde publikoak ohar batean azaldu duenez, lehiaketaren ezaugarri nagusiak bere horretan mantenduko dira aurreko edizioekiko: kartelak 30x70 zentimetroko neurriak izan behar ditu, eta bertan honako testua agertu behar da: "Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 29. Festa / 29ª Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa. MOREDA. 2024ko irailaren 15a / 15 de septiembre de 2024".

Normala denez, aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta kuadrillaren egoitzan entregatu behar dira. Maiatzaren 17ra arte dago zabalik proposamenak aurkezteko epea. Lan irabazlearen egileak 600 euroko saria jasoko du.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide