Maiatzaren Lehena

Maiatzaren Lehenak ESK, Steilas, CNT eta CGT batu ditu Gasteizen

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 12:41

'Zuen errezetekin jai dugu' lelopean zeharkatu dituzte hiriko kaleak; eta denon eskubideen alde borrokatzera deitu dute.

Gobernuek proposatzen duten "menua" arbuiatu dituzte Maiatzaren 1ean, ESK, Steilas, CGT eta CNT sindikatuek Arabako hiriburuan egindako manifestazioan. Administrazioek proposatukoa "menu" horretan, "gerrak, garraioaren megaegiturak edo energia berriztagarriko megaproiektuak" daudela salatu dute; eta "mendiak eta nekazaritza eta abeltzaintza lurrak industrializatzea" aurreikusten direla.

Haien errezetek ez digute balio lelopean atera da manifestazioa, eguerdian, Europa Jauregitik, eta hiriburuko kale nagusiak zeharkatu dituzte manfiestariek. "Sistema kapitalistak mugara eraman gaitu: planetako baliabideen eta lehengaien agortzea, larrialdi klimatikoa, desberdintasuna, emakumeek pairatzen duten diskriminazioa, milioika pertsonen pobrezia egoera, gatazka armatuak... Eta egoera horren aurrean, aspaldi jasanezina dena, menuko proposamen bakarra prekarietate handiagoa, gizarte eta lan eskubide gutxiago, gure bizitzen merkantilizazioa, gizarte-bazterketa handiagoa, kolonialismoa edo mundu mailako gerra erregimena finkatzea da", adierazi dute sindikatuek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide