Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da honakoa, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearekin, Ainara Azpiazu ilustratzailearekin, Kalandraka Pamielako Carmen Elvirarekin edota Garoa liburu dendarekin, besteren artean. Dokumentala bistaratu ondoren solasaldia izango da. Asun Casasola Elkartea. Indarkeri matxistarik gabeko bizitzak lortzeko elkartea. Parean Elkartea. Generoa ardatz, komunitatea ehuntzea bilatzen duen elkartea.
Zer: Solasaldi interesgarria baina informala gonbidatu berezi batekin. Gaiak eta adituak aldatzen joango dira baina formatua mantendu egingo da. Solasaldia ez da hitzaldi bat izango, lagunarteko giroan izango da eta zizka-mizkak egongo dira tarteko. Parte hartzeko aukera egongo da, bai galderen bai iritzien bitartez.
Oharra: Bakoitzak bere prismatikoak eraman behar ditu.
11:00, Mantangorri tailerrak, Berriak eskainia. 11:30, Pontx Pailazoa, Berriak eskainia. 12:30, dantza emanaldia. 13:30, trikipoteoa, 18:00 Akerbeltz. 20:00 EH Mertxe.