Atzo hasitako bidetik joko du astearteak: zerua oso hodeitsu mantenduko da, batez ere goizean, eta euria bota ahal izango du ere. Osterantzean, arratsaldetik aurrera garbitzera egingo du. Egun osoan ipar haizea izango dugu, bolada gogorrekin. Horri hotza gehitzen baldin badiogu, ez da, ez, terrazeoa egiteko egun aproposa izango: Gasteizen 1 eta 10 gradu arteko aldea izango dute.
Antzeko giroa egongo da asteazkenean ere. Zeru hodeitsuak izango ditugu, ipar parteko haize gogorrarekin. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute gora, baina, oro har, hotza izango da nagusi: 1 eta 15 gradu arteko aldea egongo da.