Aldundiak 39 milioi euro banatuko ditu herrietan obrak finantzatzeko

Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 09:48

Guardiako azpiegiturak berrituko dira, foru planari esker. Argazkia: PHOT.OK

Aiara izango da diru gehien jasoko duen kuadrilla, 10,3 milioi euro. Atzetik, Añana, Lautada eta Gorbeialdea daude.

Arabako Foru Aldundiak Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren 2024-2025 deialdia onartu du, tokiko erakundeei (kontzejuei, udalei eta kuadrillei) azpiegitura eta ekipamendu obrak egiteko laguntza lerroa. Programa berrian, 119 erakundek eskatutako ekintzetatik 127 finantzatuko dira; eta 39,1 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte, planak garatzeko.

Amurrioko udal pilotalekua berritu eta handitzea, Aiarako kuadrillaren egoitza berria lehengo sindikatuaren eraikinean egokitzea, Karkamuko urbanizazioa, Guardiako hirigune historikoko azpiegiturak berritzeko eta zoladura jartzeko bosgarren fasea edo Uribarri Gaubeako urbanizazioa diruz lagunduko dira, besteak beste.

Foru planaren deialdi berrian Aiara izango da diru gehien jasoko duen kuadrilla, 10,3 milioi euroko laguntza jasoko baitu obrak egiteko. Atzetik Añana (8,15 milioi euroko inbertsioa), Lautada (5,09) eta Gorbeialdea (4,7) daude.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide