Ekainaren 7tik 9ra ospatuko da aurten Kaldearte

Erredakzioa 2024ko api. 25a, 14:22
Estefania Paz Asinek 'Olvido Flores' lana aurkeztuko du. Argazkia: 'Olvido Flores'

Hiru egunez, 31 konpainiak 82 ikuskizun eskainiko dituzte Gasteizko txoko desberdinetan.

Bueltan da Kaldearte kaleko arteen nazioarteko erakustaldia; ekainaren 7tik 9ra ospatuko da, eta aurten 82 ikuskizun eskainiko ditu Gasteizko txoko desberdinetan. Hamazortzigarren jaialdia izango da honakoa, urtez urte gero eta herritar gehiago biltzen dituzten saioak.

Udalak jakinarazi duenez, kaleko antzerkia egiten duten 31 konpainia batuko dira aurten erakustaldira, baina horiek aurrerago emango ditu ezagutzera. Iaz baino talde gutxiago izan arren, emanaldi gehiago eskainiko dituzte.

Programa aurkeztu ez duten arren, zenbait proposamen aurreratu dituzte. Uparte taldeak Desprovisto lana eskainiko du, Le Snob taldeak Opus II obra, eta Estefania Paz Asinek Olvido Flores lana aurkeztuko du Gasteizen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide