Lautada Eguna egingo dute igandean, Erdoñanan

Erredakzioa 2021ko urr. 22a, 08:44

Iñaki Carreterok itxiko du Lautada Eguna; irudian, Carreterok eskainitako beste saio bat.

Goiz osoko egitaraua antolatu dute, ibilaldi, tailer eta musikarekin.

Lautada Landa Garapeneko Elkarteak eta Lautadako Kuadrillak, eskualdeko udalekin elkarlanean, VII. Lautada Eguna antolatu dute, Landa Garapenerako IV. Astearen barruan. Aurtengo edizioa, Erdoñanan izango da, igandean.

Eguna hasiera emateko, Erdoñana-Mezkia-Egilaz-Erdoñana ibilbidea egingo dute oinez; Egilazko horma-irudiak eta trikuharria ikusteko aukera izango da horretan. Jarraian, 11:00etan, Lautadako nekazarien produktuen eta artisauen azoka inauguratuko da; eta ordu erdi beranduago, eskualdeko abesbatzak elkartuko dira, herriko elizan. Eguerdi partean, Dulantziko Sukaldatuz Jolastu-rekin haurrentzako sukaldaritza tailerra eta Slow Food-ekin gustu laborategia izango dira, eta eguna ixteko, Iñaki Carreterorekin kriskitinak.
 

Horrez gain, Landa Garapeneko Astearen barruan, beste hiru jarduera egingo dituzte: astelehenerako, hilak 25, Azilun energia berriztagarriak sortzeko ereduen gaineko jardunaldia antolatu dute; asteazkenerako, hilak 27, Zalduondon, auzolanen ingurukoa; eta ostegunean, hilak 28, Hazi Fundazioaren lankidetzazko sukaldaritza kolektiboko ekintzailetza jardunaldia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide