Judimendiko Gazte Asanbladaren 25. urteurrenaren programaren barruan.
Hizlariak: Teresa Maldonado Barahona, FeministAlde! eta Hezkuntza Laikoa taldeetako kidea eta Filosofiako irakaslea. Arantza Fernandez de Garaialde Ulacia, maistra eta sindikalista erretiratua. Euskal Eskola Publikoaren aldeko mugimenduko militantea.
Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da honakoa, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearekin, Ainara Azpiazu ilustratzailearekin, Kalandraka Pamielako Carmen Elvirarekin edota Garoa liburu dendarekin, besteren artean. Dokumentala bistaratu ondoren solasaldia izango da. Asun Casasola Elkartea. Indarkeri matxistarik gabeko bizitzak lortzeko elkartea. Parean Elkartea. Generoa ardatz, komunitatea ehuntzea bilatzen duen elkartea.
Zer: Solasaldi interesgarria baina informala gonbidatu berezi batekin. Gaiak eta adituak aldatzen joango dira baina formatua mantendu egingo da. Solasaldia ez da hitzaldi bat izango, lagunarteko giroan izango da eta zizka-mizkak egongo dira tarteko. Parte hartzeko aukera egongo da, bai galderen bai iritzien bitartez.
Liburutopiako Kuttunak irakurle-txokoaren saioa. Bea Morales gonbidatua izango da.
Hilean behin irakurketa-esperientziak partekatu, zabaldu eta aberastuko ditugu Karla Fernandez de Ganboa bitartekariak proposatutako elkarrizketaren bidez. 10-12 urte
Kaittin Allende, Joxe Aldasoro, Lander Varona, Leo Bueriberi eta Ane Arrugaeta. Gidaria: Eñaut Zuazo.
Eguna amaitzeko modurik onena: flotagailu lasterketak, uretako puzgarriak eta uretako olinpiadak. Animatu eta etorri askotariko oztopoak gainditzera musikaz girotutako jardunaldi honetara! Izen-emateak apirilaren 12tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Jarduera honetan zure bizikleta konpondu (edo behintzat teoria ikasi) eta bizikletaz ibilbide bat egitean datza. Jarduera saio teoriko-praktiko batekin hasiko da, eta gure bizikletak ibilbiderako prestatuko ditugu. Bizikletak prest ditugunean, ibilbidea hasteko momentua helduko da. Gasteiztik hasi eta Fresnedoko igerileku naturaletaraino ailegatuko gara, Ferrocarril Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdea jarraituz. Ibilbide horrek txirrindularitzaz gozatzeko aukera ez ezik, eskuratu berri diren trebetasunak benetako ingurune batean aplikatzeko aukera ere eskainiko dizkigu. El Taller de Asierrekin lankidetzan egindako jarduera. *Parte hartzaileek erabilgarri dagoen bizikleta bat, kasko bat eta aurreko zein atzeko argiak beharko dituzte jardueran parte hartzeko. Izen-emateak apirilaren 12tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Zatoz kantatzera! Gasteizko Musika Bandaren ikuskizuna da, zeinean publikoak guztiok ezagutzen ditugun abestiak kantatzen gozatuko baitu: “Lau teilatu”, “Aldapeko”, “Maite Zaitut” o“Ilargia”… Horretarako, Maider Legarretaren eta Txatoren aholkuak izango ditugu, hobeto kantatzeko teknika egokienak zein diren azalduko baitigute.
Ane Larrinaga Renteriaren eskutik.
Antzerkiaz, doku-fikzioaz, literatura dramatikoaz eta, bereziki, memoria historikoa lantzen duten antzezlanez solastuko dugu saio honetan, egileen ibilbide oparoari errepasoa egitearekin batera. Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturaren inguruko elkarrizketa saioetan datza.
Festen oso proiektu berezia da, Maria Goirizelaiak zuzenduta. Goirizelaia bera arduratu da, Lucia Astigarragarekin batera, Festen film ikonikoaren moldaketa egiteaz, zeinarekin Thomas Vinterbergek zinema irauli baitzuen 1998an, Dogma 95 izeneko mugimenduan parte hartuz. Ikuskizun honek sexu eszena esplizituak ditu. Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat.
Zizta Euskara Taldeak antolatuta.
Oharra: Bakoitzak bere prismatikoak eraman behar ditu.
Gazteak. 16 -30 urte
Gazteak. 16 - 30 urte
Abiapuntua: RellosoIraupena: Egun osoaAltuera gorena: 1094mDesnibel absolutua: 343 / 450 mLuzera: 11kmArduraduna: Xabi (747444596)
Hainbat letra-joko eta marrazkiren bidez, collage handi bat sortuko dugu, hainbat pieza elkartuz. Adina: 8 – 11 urte.
Poesia, bertsolaritza, eta dantza gazteek egindako ekitaldi fresko batean elkartzen dira. 2 poeta, 3 bertsolari eta dantza talde bat. Bertsolariak: Izar Mendiguren Martin Abarrategi Unai Anda Poetak: Oihane Zuberoa Garmendia Libe Goitia Dantza taldea: Arteria espazio kreatiboa Sarrera librea da baina izen ematea dago parte-hartzea bermatzeko.
Hastapen lantegi honetan, manga marrazki estilora hurbilduko gara. Horretarako, Raquel Jimenezen (@Rachelcl0ud) eskutik. Gazteak. 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Ikus-entzunezko bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak.
Zianotipia teknika artistikoa praktikan jartzen duen tailerra. Irudi, itzal eta irudi urdinak lortzeko eskuzko prozedura artistikoa da. Ehunezko pieza bat eguzki-argitan jarrita lortuko da nahi den inpresioa islatzeko, eta emaitza bakarrak eta pertsonalak lortuko dira. Bakoitzaren sorkuntzaz gain, taldean pieza bat egingo da, oreka perfektua eta diseinu aproposa bilatuz, eta parte hartzaileak elkarlanean arituko dira. Pieza hori hilabeteko zozketan zozketatuko da. Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Oihalak, uztaiak, slacklineak eta malabareak gustuko dituzu? Hau da zure aukera! Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan, diziplina horiek guztiak probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu. Askotariko teknika eta trikimailuak frogatu eta eguna lurra ukitu gabe igarotzeko aukera paregabea. Ez galdu! Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Sukaldaritza gustuko duzu baina etxetik kanpo egiten probatu nahi duzu? Erraz jarriko dizugu. Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide Dani eta Ikerrekin batera, Urarteko Baratzetara goaz kozinatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, zero kilometroko produktuen eta tokiko ekoizle gazteen aldeko apustua eginez. Izen-emateak maiatzaren 17tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak